Gasteizko hilketa salatzeko elkarretaratzea deitu du Sostenipek arratsalderako

Azaroaren 25eko ekitaldiko irudi bat.

19:00etan jarri dute hitzordua plazan, eta Erasorik ez erantzunik gabe lelopean egingo dute kontzentrazioa. Gizon batek neska laguna hil zuen atzo Gasteizen.

Gizon batek neska laguna hil zuen atzo Gasteizen, eta hilketa hori salatzeko elkarretaratzea deitu du Sostenipe talde feministak gaur arratsalderako. 19:00etan jarri dute hitzordua plazan, eta Erasorik ez erantzunik gabe lelopean egingo dute kontzentrazioa.

Azkoitiko Udalak, bere aldetik, "irmoki" gaitzetsi du hilketa matxista, eta elkartasuna adierazi die biktimaren senideei eta hurbilekoei. Heriotzek modurik krudelenean agerian uzten dute emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina. Horregatik, sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dugu etorkizuna ordezkatzen dutenei zuzenduta, gure gazteei". Era berean, udalak bat egin du hilketa gaitzesteko egingo dituzten protestei, eta Sostenipek gaurko deitu duen elkarretaratzean parte hartzera deitu ditu herritarrak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide