Will Guthrie & Ensemble Nist Nahren kontzertua izango da igandean Matadeixen

Anartz Izagirre 2021ko urr. 12a, 10:23

Indonesiako Gamelan ensembleen metaforak, esku-danborrak eta gluzak uztartzen ditu taldeak oholtzan, eta kontzertua eskainiko dute igandean, hilak 17, 19:00etan hasita. Zazpi euro ordaindu beharko da sarrera.

Will Guthrie & Ensemble Nist Nahren kontzertua entzuteko aukera izango da igande honetan, urriak 17, Matadeixen. Erritualetan eta zeremonietan erabili ohi den musika tradizionaleko instrumentu multzoa da Gamelana, eta horretan oinarritzen da, besteak beste, taldearen musika. Will Guthrie Australiako bateria-jotzailea eta perkusionista da protagonistetako bat.

Antolatzaileek sarean adierazi dutenez, Nist Nahk Guthrie norabide berri batean agertzen aurkitzen du, oraingoan sei perkusioko suite batean, nagusiki Indonesiako Gamelan ensembleen metaforak, esku-danborrak eta gluzak erabiliz. Lan horretan aurkezten den musika Indonesiako Guthrieren bidaietan oinarritzen da, eta Gamelan musika mota ezberdinen azterketa egiten du.

Kontzertua ikusteko sarrera zazpi euro ordaindu beharko da. Informazio gehiago behar duenak mataderoekintzak@gmail.com helbide elektronikora idatz dezake.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide