Zabaldu dute Azkoitia eta Azpeitia arteko errepidea

Hiru autok elkar jo dute, 07:40 aldean, GI-631 errepidean, eta bi lagun zauritu dira. Denbora batez, guztiz itxita izan da errepidea, eta auto ilara luzeak sortu dira Azkoitia eta Azpeitia artean.

Hiru autoren arteko trafiko istripua izan da gaur, astelehena, 07:40 aldean, Loiolan, GI-631 errepidean. Ertzaintzak Maxixatzen.eus-i azaldu dionez, bi lagun zauritu dira ezbeharrean, eta biak ospitalera eraman dituzte; bat Zumarragara eta bestea Donostiara.

Hainbat denboraz, errepidea itxita izan da bi noranzkoetan, garabiek kendu behar izan dituztelako autoak errepidetik. Hori dela eta, izugarrizko auto ilarak sortu dira Azkoitia eta Azpeitia artean. Dena den, dagoeneko zabaldu dute errepidea, eta bere onera itzuli da trafikoa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide