Munduko ipuinak eraman ditu Ines Bengoak liburutegira

Mailo Oiarzabal 2021ko urr. 9a, 09:10
Atzoko ipuin kontaketa saioaren une bat. (Andoni Elduaien)

Dozenatik gora neska-mutil elkartu ziren atzo arratsaldean Aizkibelen egindako ipuin kontaketa saioa jarraitzeko.

Ines Bengoa ipuin kontalariaren saioaz gozatu zuen atzo arratsaldean hainbat neska-mutilek Aizkibel liburutegian. Munduko ipuinak izeneko saioa eskaini zuen Bengoak, 5 eta 8 urte arteko haurrei zuzendutako emanaldian, eta dozenatik gora neska-mutikok adi-adi jarraitu zuten ipuin kontalariaren saioa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide