Maxixatzenen zozketak

Jon Garatek irabazi du Mahala produktuen saskia

Maxixatzen.eus 2021ko urr. 8a, 14:36

Bazkideek atzora arte zuten zozketan parte hartzeko aukera. Askotariko produktuz osatutako saskia lortu du irabazleak.

Esnekiak, izozkiak eta txerrikiak ekoizten ditu Mahalak 1996 urteaz geroztik. 25 urte beteta, bere produktuz osatutako saskia zozketatu du Maxixatzenek bazkideen artean, eta Jon Garate izan da irabazlea. Hala nola jogurta, arroz esnea, urdaiazpikoa, txorizoa eta beste hamaika produktu eskuratu ditu irabazleak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide