'Maixabel' eta 'El bebé jefazo 2' filmak emango dituzte asteburuan Baztartxon

Andoni Elduaien 2021ko urr. 6a, 08:23

Helduen filmak larunbatean, igandean eta astelehenean ikusi ahal izango da antzokian, eta haurrentzakoa igandean. Ohi bezala, ikuslearen eguna astelehena izango da.

Datorren asteburuan, Maixabel eta El bebé jefazo 2 filmak emango dituzte Azkoitiko Baztartxo antzokian. Aste honetan, ostiralean ez da film emanaldirik izango aretoan, baina bai larunbatean, igandean eta astelehenean. Maixabel filma 19:30ean emango dute larunbatean eta igandean, eta 20:00etan izango da astelehenean. Haurrentzako El bebé jefazo 2 filma, berriz, igandean 17:00etan emango dute.

Hone hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

Maixabel filma:

El bebé jefazo 2 filma:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide