Azkoitia eta Zumarraga arteko bidegorria itxita egongo da zenbait orduz ostiralera bitartean

Andoni Elduaien 2021ko urr. 4a, 14:48
Bidegorria, Aizpurutxo aldean.

07:00etatik 15:00etara bitartean egongo da itxita zenbait gunetan Zumarragara bideko bidegorria.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak jakinarazi duenaren arabera, Azkoitia eta Urretxu arteko bidegorria itxita egongo da bihartik ostiralera bitartean. Erakundeak azaldu du bidegorria zaintzeko eta mantentzeko lanak egingo dituztela lau egun horietan bidegorriko zenbait gunetan, 07:00etatik 15:00etara bitartean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide