Kukuherri auzoko errekatik hondakin ugari jaso du Urola Bizirikek

Nerea Uranga 2021ko urr. 2a, 15:36

Urola Bizirik natur taldeak Kukuherri auzoko errekaren zenbait gune garbitu ditu auzolanean gaur, zapatua, Goizean Kukuherriko frontoian elkartu dira errekaren garbiketari ekiteko, eta eguerdira artean jardun dute. Lan mardula izan dute errekaren garbiketan aritu direnek; izan ere, hondakin ugari atera dute, eta zaborraren pilo handiak osatu dituzte. Belar boletarako erabilitako plastiko zati handi ugari, beirazko eta plastikozko botilak nahiz uralita zatiak jaso dituzte, besteak beste.

Argazkiak: Urola Bizirik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide