Dozenaka txirrindulari ari dira parte hartzen Emakume Txirrindularien Topaketan

Nerea Uranga 2021ko urr. 2a, 11:15

Asteburu honetan, Emakume Txirrindularien Elkarretaratzea egiten ari dira Azkoitiko Abaraxka aterpetxean, Kukuerri elkarteak Mujeres en Bici-Bizikume elkarlanean antolatuta. 35 txirrindulari ari dira parte hartzen topaketan. Hitzaldiak, irteerak, bazkaria eta tailerra egingo dituzte bihar eguerdira bitartean.

Emakume Txirrindularien Elkarretaratzea egiten ari dira asteburu honetan Abaraxka aterpetxean, eta 35 txirrindulari ari dira parte hartzen. Atzo hasi zuten Kukuerri elkarteak eta Bici-Bizikumek elkarrekin antolatutako topaketa, harrerarekin eta Erkuden Almagro Women In Bike elkartearen koordinatzaile nafarraren hitzaldiarekin.

Gaur, larunbata, bi irteera egin dituzte goizeko hamarretan Abaraxka aterpetxetik irtenda. Mendiko bizikletadunek Zumarraga alderako irteera egitera joan dira bidegorritik eta errepideko bizikletadunek kosta aldera jo dute.

Gero, bazkaltzeko elkartuko dira denak Abaraxkan, eta arratsaldean bizikleten mekanika tailerra egingo dute. Biharko ere beste bi irteera dituzte antolatuta.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide