2022rako ordenantza fiskalen aldaketa izango dute hizpide gaurko udalbatzarrean

Anartz Izagirre 2021ko ira. 29a, 10:19

Gaur, asteazkena, izango da Azkoitiko Udalaren urriko udalbatzarra, eta, guztira, hamar puntu izango dituzte hizpide. 19:00etan hasiko da, eta osoko bilkura aretoan egingo dute.

Azkoitiko Udalak gaur, asteazkena, egingo du urriko ohiko udalbatzarra, 19:00etan hasita, osoko bilkura aretoan. Besteak beste, udal zuzenbide publikoko zerga eta bestelako diru sarrerak kudeatu eta biltzeko ordenantza orokorraren hasierako onespenaz arituko dira bilkuran, eta 2022rako ordenantza fiskalen hasierako onespena ere bozkatuko dute. Horrez gain, beste hainbat puntu izango dituzte hizpide. Hona hemen gaurko udalbatzarreko gai zerrenda, osorik:

1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.

2.- Azkoitiko Udaleko 2021eko Araudi Planaren aldaketaren onespena.

3.- Udal zuzenbide publikoko zerga eta bestelako diru sarrerak kudeatu eta biltzeko ordenantza orokorraren hasierako onespena.

4.- Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko Azkoitiko Udaleko 5. zenbakidun espedientearen hasierako onespena.

5.- Mailegua kontratatzeko 2021eko Kreditu Eragiketaren onespena.

6.- 2022rako Ordenantza Fiskalen aldaketaren hasierako onespena.

7.- Zubiaurre-Elkargune Institutuko kultur, kirol eta aisi ekipamenduan eta Ugarteigaran estali gabeko igerilekuetan eskaintzen diren zerbitzuen izaera publiko ez tributarioko ondare prestazioa arautzen duen udal ordenantzaren hasierako onespena.

8.- Behin betiko onespenen berri ematea.

9.- Aurrekontuari buruzko informazioa.

10.- Galde-erreguak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide