Urola Bizirik taldeak Kukuherri erreka auzolanean garbitzeko deialdia egin du larunbaterako

Andoni Elduaien 2021ko ira. 29a, 08:45
Egun erreka nola dagoen ikus daitekeen irudi bat. (Urola Bizirik)

09:30ean, Kukuherri auzoko pilotalekuan jarri dute garbiketa hasteko hitzordua.

Urola Bizirik natur taldeak Kukuherri auzoko errekaren zenbait gune auzolanean garbitzeko deialdia egin du datorren larunbaterako, urriak 2. Deialdia irekia da, eta natur taldeak azkoitiar guztiei zabaldu die deialdia. Larunbatean, Kukuherriko frontoian jarri dute garbiketa hasteko hitzordua, 09:30erako.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide