Urrian Baztartxon ikusi ahal izango diren filmak jakinarazi dituzte

Andoni Elduaien 2021ko ira. 23a, 08:45
'Maixabel' filmaren irudia. (Argazkia: FilmAffinity)

Baztartxo antzokiko arduradunek datorren hilean herriko antzokian ikusi ahal izango diren filmen berri eman dute. Guztira, hamabi film eskainiko dituzte Baztartxon.

Datorren hilean, hamabi film ikusi ahal izango dira Baztartxo antzokian. Aurreko asteburuan ekin zioten herriko antzokian film komertzialen denboraldiari, baina datorren hilean film gehiago ikusteko aukera izango da herrian. Besteak beste, helduentzako nahiz haurrentzako bosna film eta bi zine forum saio izango dira Baztartxon.

Helduen filmen artean daude Benedetta, Maixabel, Madres paralelas, Mediterráneo eta Las Leyes de la Frontera filmak. Haurrentzako, aldiz, honako film hauek eskainiko dituzte: Jungle Cruise, El bebé jefazo, Oltxiak, Ninja a cuadros 2 eta Dos colegas y la gran bestia filmak.

Zine forumaren saioak, berriz, urriaren 1erako eta urriaren 22rako aurreikusi dituzte. Urriaren 1ean, Zinetogram taldeak antolatuta Annette filma emango dute Baztartxo antzokian. Urriaren 22ko emanaldian zein film emango duten, aldiz, ez dute oraindik zehaztu.

Hona hemen urrian Baztartxon ikusi ahal izango diren filmen egutegia: 

  • Urriak 1: Annette (zine foruma)
  • Urriak 3 eta 4: Benedetta
  • Urriak 3: Jungle Cruise
  • Urriak 9, 10 eta 11: Maixabel
  • Urriak 10: El bebé jefazo
  • Urriak 17 eta 18: Madres paralelas
  • Urriak 17: Otxiak
  • Urriak 22: zehaztu gabe (zine foruma)
  • Urriak 24 eta 25: Mediterráneo
  • Urriak 25: Ninja a cuadros 2
  • Urriak 31: Las Leyes de la Frontera
  • Urriak 31: Dos colegas y la gran bestia

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide