Zein da 'sasiletraue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2021ko ira. 24a, 08:45
(Argazkia: Tec)

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'ostrokue' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan 'sasiletraue' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Sasiletraue hitza erabiltzen da Azkoitiko hizkeran jakintsua den norbaiti zuzentzeko; sarritan, ikasketak dituenari buruz esaten da, baina zentzu peioratiboa du. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Ze esan ber eteiu sasiletrau horrek oinguen".
  • Euskara batuan: "Zer esan behar ote digu sasijakintsu horrek oraingo honetan".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide