Sare Herritarrak presoen eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo du ostiralean

Andoni Elduaien 2021ko ira. 22a, 11:03
Herriko plazan egindako elkarretaratze bateko irudia.

Azkoitiko Sare Herritarrak deituta, azken ostiraleko elkarretaratzea izango da etzi, 19:30ean, plazan.

Udako etenaldiaren ostean, Azkoitiko Sare Herritarrak elkarretaratzea deitu du ostiralerako, irailak 24. Ohi bezala, presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen defentsarako kontzentrazioa egingo dute herriko plazan, 19:30ean hasita. Plataformako kideek eskubideen aldeko kontzentrazioan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide