'Herrilab+700' parte hartze prozesuko lehen bilera egingo dute gaur

Andoni Elduaien 2021ko ira. 21a, 09:09
Elkargunean egingo dute bilera.

15:00etan eragile sozioekonomikoekin egingo dute bilera Elkargunean. Udalak herritarrak gonbidatu nahi ditu hausnarketan murgiltzera eta iritziak ematera.

Gaur, asteartea, Herrilab+700 parte hartze prozesuko lehen bilera egingo dute. Azkoitiak 700 urte beteko ditu 2024an, eta hausnarketarako une egokia izan daitekeela pentsatuta, Herrilab +700 hausnarketa herritarra abian jarri du Azkoitiko Udalak. Gaur, eragile sozioekonomikoekin bilduko dira Elkargunean egingo duten bilera irekian. Izena emateko, partaidetza@azkoitia.eus e-postara idatzi beharko da.

Prozesu "irekia eta anitza" izango dela aurreratu du, eta "askotariko begiradez osatutako diagnostikoa" osatu nahi du udalak. Horretarako, herritarrak gonbidatu nahi ditu hausnarketan murgiltzera eta iritziak ematera. "Bakoitzaren kezka eta ezinegonak entzunez azkoitiarrek kolektibo gisa partekatzen duten diagnostikoa lortu nahi da, ondoren, erronka berriak identifikatu eta herritarrek adierazitako premia horiei adostutako plan baten bidez erantzuteko".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide