Itaiak etorkizunerako dituen asmoak azalduko ditu urriaren 1ean, Elkargunean

Andoni Elduaien 2021ko ira. 21a, 08:45
Asistentzia lanen inguruan Itaiak egindako hitzaldi bateko irudia. (Anartz Izagirre)

18:00etan egingo du Itaiak aurkezpena Elkargunean. Taldea bera aurkezteaz gain, emakume langileek gaitasun politikoak eskuratu ditzaten, erakundeak etorkizunean emango dituen urratsak zein diren azalduko dute.

Itaia emakume sozialisten sareak aurkezpen ekitaldia egingo du hurrengo ostiralean, urriak 1, Elkargunean. Antolakundeak bere egitekoa zein den azalduko du 18:00etan egingo duten aurkezpenean. Era berean, emakume langileek gaitasun politikoak eskuratzeko Itaiak emango dituen urratsak zein diren ere azalduko dute ekitaldian. Itaiaren asmoa da emakume langileen "problematikari" panorama politikoan "lekua" egitea.

Eskualdez eskualde emakume langileen babesa antolatzeko erabakia hartuta du Itaiak. Gainera, taldeak argi du emakume langileen emantzipazio erreala antolatzeko aukera bakarra harreman eredu sozialistaren eraikuntza dela. Horren harira, Euskal Herrian zehar Itaia antolakundeak klase kontzientzia garatzea du xede. Emakume langileen" bizi baldintzak eta baldintza estrategikoak" hobetzeko, "borroka prozesu eta lan ideologikoa" abiarazi nahi du taldeak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide