Jaco eta Quetzal musikarien kontzertua izango da larunbatean Matadeixen

Nerea Uranga 2021ko ira. 21a, 08:45
Jaco, Larry Rodriguez.

Bartzelonako bi musika proiektu aurkeztuko dituzte larunbatean, irailaren 25ean, Matadeixen. 19:00etan hasiko da kontzertua.

Jaco eta Quetzal musikariek kontzertu bana eskainiko dute larunbatean, hilaren 25ean, Matadeixen. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta sarrera 7 euro izango da.

Larry Rodriguezek sortutako musika proiektua da Jaco, eta musika post-industriala jorratzen du, soinu elektronikoak eta organikoak uztartuz. Bartzelonako musikariak joan den ekainean kaleratutako Los misterios lana aurkeztuko du Matadeiko agertokian.

Bartzelonakoa da Quetzal ere, eta kasu honetan, punk siderala jorratzen dute.

Kartela: Alots Arregi.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide