Galizian izan dira Plaza Ondo jubilatuen elkarteko kideak

Andoni Elduaien 2021ko ira. 20a, 11:09

Irailaren 12an abiatu ziren Azkoititik Galizia aldera, eta herenegun, larunbata, egin zuten itzulerako bidaia. Rias Baixas ingurua ezagutzeko aukera izan dute bidaian parte hartu duten 56 azkoitiarrek.

Azkoitiko Plaza Ondo jubilatuen elkarteak antolatuta, Galizian izan dira erretiratu azkoitiarrak. Irailaren 12an, igandea, abiatu ziren 56 herritar Galizia aldera, eta han, Rias Baixas ingurua ezagutzeko aukera izan dute. Rias Baixas izena hartzen dute Portugalgo mugatik Fisterraraino (Galizia) dauden itsasadarrek. Aurten egin dute bidaia, baina, izatez, jubilatuen elkarteak 2020. urterako prestatu zuen Galiziarako bidaia. Orduan, bertan behera utzi behar izan zuten bidaia osasun egoeragatik.

Irailaren 12an abiatu ziren erretiratuak Azkoititik Rias Baixasera. Bigarren egunean, berriz, Vigo ikusteko aukera izan zuten azkoitiarrek; hirugarren egunean, O Grove, Isla de la Toja eta Bayona, eta laugarrenean A Coruña. Bosgarren egunean, Santiago de Compostelara iritsi ziren, baita Combarrora ere. Azken-aurreko egunean, aldiz, Viana de Castelo eta Valença do Minho ezagutzeko aukera izan dute. Larunbatean egin zuten itzulerako bidaia, Rias Baixastik abiatuta, eta "gustura" itzuli dira etxera, "oso ondo" pasatuta.

Argazkiak: J. M. Alberdi

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide