Oinarrizko produktuen biltegiari bultzada emateko bertso saioa antolatu du Kontseilu Sozialistak

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista 2021ko ira. 15a, 15:37

Irailaren 24an, ostiralez, izango da saioa, 22:00etan hasita, Azpeitiko Soreasu antzokian. Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Bizkarra, Maider Arregi eta Amaia Iturriotz bertsolariak izango dira agertokian. Saiorako sarrerak salgai daude Haginpe tabernan.

Oinarrizko produktuen eta elikagaien biltegiari bultzada emateko xedez, Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak bertso saioa antolatu du irailaren 24rako (ostirala). Azpeitiko Soreasu antzokian izango da bertso emanaldia 22:00etan hasita, eta Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Bizkarra, Maider Arregi eta Amaia Iturriotz ariko dira kantuan. Gai-jartzaile lanak, berriz, Jon Gurrutxagak egingo ditu.

Dagoeneko jarri dituzte bertso saiorako sarrerak salgai; Haginpe tabernan eskura daitezke horiek hamar euroren trukean. Saioaren egunean bertan ere erosi ahal izango dira sarrerak. Kontseilu Sozialistak jakinarazi duenez, gainera, oinarrizko produktuen dohaintzak egiteko aukera izango da bertso saioan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide