Azkoitiko Udalak eskerrak eman dizkio Txanbolini

(Azkoitiko Udala)

Azkoitiko Udalak sare sozialetan mezua zabaldu du Juan Elorza Txanbolini herriagatik egin duen lana eskertuz: "Badira beti ondoan nahi izaten diren pertsonak, pribilegioa delako haiek ezagutzea eta haien konpainiaz gozatzea. Halakoxea zen Juan Elorza Txanbolin. Esku bateko behatzekin konta daitezke herri honi Txanbolinek adina denbora eskaini dioten gizon-emakumeak. Eta nola! Musikarekin bazterrak alaituz! Eskerrik asko bihotzez. Goian bego".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide