'Con quién viajas' eta 'Space Jam: aro berria' filmekin hasiko da Baztartxoko film komertzialen denboraldia

Larunbatean eta igandean 19:30ean eskainiko dituzte helduen filmak antzokian; astelehenetan, berriz, 20:00etan. Haurren filmak igandeetan eskainiko dituzte, 17:00etan hasita.

Datozen egunetan, Con quién viajas eta Space Jam: aro berria filmak eskainiko dituzte Azkoitiko Baztartxo antzokian. Hain zuzen ere, denboraldi berrian ikusi ahal izango diren lehen filmak izango dira biak; larunbatean zein igandean, 19:30ean, eta astelelehean –ikuslearen eguna– 20:00etan emango dute Con quién viajas filma. Space Jam: aro berria haurrentzako filma, berriz, igandean 17:00etan eskainiko dute.

Hurrengo asteburuan, bestalde, Iñigo Aranbarri aktore azkoitiarra ikusi ahal izango den Nora euskal filma eskainiko dute antzokian. Asteburu horretako haurren filma, berriz, La Patrulla Canina. La Película izango da.

Hona hemen datorren asteburuko bi filmen aurrerapen bideoak:

Con quién viajas filma

Space Jam: aro berria filma

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide