Azkoitia-Azpeitia ISBk Euskal Kopako partidak jokatuko ditu ostiralean eta igandean

Azken denboraldiko argazki bat. (Argazkia: Mikel Amenabar)

Ostiralean, Barakaldoren aurka neurtuko ditu indarrak ISBk, eta igandean Ibaizabalen aurka. Beasaingo Antzizar kiroldegian jokatuko dituzte Euskal Kopako partida guztiak.

Azkoitia-Azpeitia ISB taldeak Euskal Kopako partidak jokatuko ditu ostiralean eta igandean, Beasainen (Gipuzkoa). ISBrekin batera, Antzizar kiroldegian arituko dira Barakaldo eta Ibaizabal taldeak ere. Bi talde horiek LF2 mailan arituko dira datorren astean hasiko duten denboraldian, Azkoitia-Azpeitia ISB baino maila bat beherago, hain zuzen.

Ostiralean, Barakaldoren aurka jokatuko du ISBk, 19:00etan. Igandean, berriz, Ibaizabalen aurka arituko da nor baino nor gehiago, 18:00etatik aurrera. Barakaldok eta Ibaizabalek, berriz, larunbatean jokatuko dute beren arteko partida. Hiru taldeetan onena denak irabaziko du Euskal Kopa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide