Herriko merkatariek Beherapen Azoka egingo dute larunbatean

Herriko plazan hamar saltokik jarriko dituzte postuak, eta beste zenbait merkatarik euren establezimenduetan eskaintza bereziak izango dituzte.

Herrixen merkatari elkarteak antolatuta, datorren larunbatean, hilak 18, Beherapen Azoka egingo dute herriko plazan. Hamar saltokik hartuko dute parte azokan eta beste zenbait saltokik eskaintza bereziak eskainiko dituzte euren establezimenduetan. Azokaren helburua da herriko merkataritza txikia sustatzea eta herritarren artean herrian bertan erosteko kontzientzia bultzatzea.

Ondorengo saltokiek jarriko dute postua herriko plazan: Aitzaki kirolak, Bego, Begobi, Hazia, Iroa arropa denda, Izpi Optika, Maina, Naiena, Trukebai eta Yoko Kirolak.

COVID-19 dela eta, derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea eta postu bakoitzean, gehienez, lau pertsonak egon ahalko dute batera, Herrixen elkarteak azaldu duenaren arabera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide