Soprano eta fortepiano kontzertuaz gain, organorako musikari buruzko liburua aurkeztu dute

Nerea Uranga 2021ko ira. 11a, 18:11
Intsausti jauregiko gaurko ekitaldia. (Argazkia: Urtzi Oteiza)

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak antolatuta, joan den asteartetik gaur arte, musikarekin eta teklatuarekin lotutako ekitaldiak egin dituzte Azkoitiko Intsausti jauregian. Elisabetta eta Umberto Debiaggi italiarrak Intsaustin izan dira egun hauetan jauregiko fortepianoa afinatzen. Asteazkenetik atzo arte, berriz, pianofortea eta kalbikordioa afinatzen eta mantentzen irakatsi diete ikastaroan parte hartu dutenei.

Aste honetarako antolatutako ekitaldiak gaur bukatu dituzte Intsaustin. Aurrena,12:00etan hasita, Esteban Elizondo organo jotzaileak La musica vasca para organo liburua aurkeztu du, eta segidan, Francesca Lanzak eta Mario Stefanok soprano eta pianoforte kontzertua eskaini dute.

Gaurko hitzordurako aurrez erreserba eginda zuten herritarrek kontzertua aurrez aurre jarraitzeko aukera izan dute. Bertaratu ez direnei, berriz, emanaldia sarean zuzenean jarraitzeko aukera ere eskaini diete antolatzaileek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide