Banatu ditu Herrixenek 'Udan ere On!' kanpainako sariak

Andoni Elduaien 2021ko ira. 9a, 14:49
Aitor Gonzalez, saria jasotzen. (Argazkiak: Herrixen elkartea)

Abuztuko kanpainan herritarrek hiru tableten zozketan parte hartzeko aukera izan dute, eta merkatari elkarteak jakinarazi ditu zein izan diren irabazleak.

Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteak abuztuan 'Udan ere On!' kanpaina izan du martxan. Herrixen elkarteko saltokietan erosketak egin dituzten herritarren artean hiru tablet zozkatu dituzte. Joan den ostiralean egin zuen zozketa merkatari elkarteak, eta egunotan banatu ditu sariak.

Hiru tabletak Zumardi harategian, Etxe-Aitz kafetegian eta Joseba jatetxean egokitu dira. Hain zuzen ere, Kontxi Letek jaso du Zumardi harategiko tableta, Toño Gonzalezek Etxe-Aitz kafetegikoa eta Aitor Gonzalezek Joseba jatetxekoa.

Kontxi Lete, saria jaso zuen unean.

Toño Gonzalez, tableta eskuetan duela.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide