Matadeixen arituko dira igandean Amsia eta Tomomi Kubo musikariak

Andoni Elduaien 2021ko ira. 7a, 15:37
Tomomi Kubo musikaria.

Japoniarrak eta Azkoitiko musikariak kontzertu bana eskainiko dute Matadeixen. Sarrerak aurrez erreserbatu beharko dira Matadero Ekintzak taldearen e-postara idatzita.

Datorren igandean, irailak 12, itzuliko dira kontzertuak Matadeixeko oholtza gainera. Amsia eta Tomomi Kubo musikariek kontzertu bana eskainiko dute, 19:00etan hasita. Emanaldia zuzenean jarraitzeko, nahitaezkoa izango da sarrerak aldez aurretik erreserbatzea mataderoekintzak@gmail.com e-postara idatzita; sarreren prezioa 7 eurokoa izango da.

Japonian jaiotako artista da Kubo, baina egun Bartzelonan bizi da. Japiniarrak handik bideratzen ditu bere musika jarduerak gaur-gaurkoz. Tomomi Kubo artista Martenot Uhinak izeneko instrumentuaren interpretea, inprobisatzailea eta konpositorea da. Amsia musika azkoitiarrak, berriz, Kukuherri diskoa aurkeztuko du Matadeixen emango duen kontzertuan.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide