Igandean itxiko dute Ugarteigarango igerilekua

Andoni Elduaien 2021ko ira. 7a, 10:48
Ugarteigarango igerilekuak.

Igandea, irailak 12, izango da estali gabeko igerilekuak zabalik egongo diren azken eguna. 

Hiru hilabetez zabalik egon ostean, igandean itxiko dituzte Ugarteigarango estali gabeko igerilekuak. Ekainaren 11n zabaldu zituzten kanpoko igerilekuak, eta orduz geroztik, 10:30etik 14:30era eta 15:30etik 20:00etara izan dira erabilgarri. Ordubetez itxi izan dute eguerdian igerilekuan, bai edukiera kontrolatzeko eta baita gunearen garbiketa lanak egiteko ere.

Igandera bitartean ere ordutegi horretan zabalduko dute gunea, baina astelehenean ez da hara joateko aukerarik izango, itxi egingo baitute datorren ekainera arte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide