Hiru puntu poltsikoratuta ekin dio Anaitasunak denboraldiari

Ihintza Elustondo 2021ko ira. 5a, 11:32
Anaitasunaren eta Portugaleteren arteko neurketako irudia. (Andoni Elduaien)

Anaitasunaren Espainiako Hirugarren Mailako taldeak 2021-2022 sasoiko lehen neurketa jokatu du, Portugaleteren aurka. 2-0 gailendu da Azkoitiko taldea, Rodriguezen eta Ugarteren golei esker.

Anaitasunako gizonek atzo ekin zioten 2021-2022 denboraldiari. Espainiako Hirugarren Mailako taldeak Portugalete hartu zuen etxean, eta Azkoitiko taldeak bazekien ez zuela izango erronka makala. Izan ere, Bigarren B Mailatik Hirugarren Mailara jaitsi berri da Portugalete, baina hala eta guztiz ere, garaipena erdietsi zuen Azkoitiko klubak. Beraz, ondo baino hobeto hasi du sasoi berria Anaitasunak.

Hain zuzen ere, 2-0 gailendu zen taldea. Lehen zatia nahiko parekatua izan zen, eta golik gabe iritsi ziren atsedenaldira. Dena den, bigarren zatia hasi eta hamar minutura sartu zuten aurreneko gola Anaitasunakoek; Alex Rodriguez izan zen goleatzailea. Gerora, Portugalete gehiago izan zen zelaian, eta Anaitasuna gaizkien pasatzen ari zen unean, 65. minutuan, iritsi zen bigarren gola. Kasu horretan, Axi Ugarte izan zen baloia atera bidali zuena. Aipatzekoak dira, era berean, Anaitasunako atezainak egindako bi geldiketa ikusgarriak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide