KZguneak zuzeneko lau hitzaldi eskainiko ditu irailean euskaraz

Anartz Izagirre 2021ko abu. 28a, 12:36

Guztira, askotariko gaien inguruko lau hitzaldi izango dira euskaraz, irailaren 7an, 14an, 21ean eta 28an. Youtubeko KZguneatic atarian eskainiko dituzte, eta sarrera librea izango da.

KZguneak 30 minutuko iraupena izango duten zuzeneko lau hitzaldi eskainiko ditu euskaraz irailean. Lehena, Ezagutu testuen ortografia berrikusteko aplikaziorik onenak izenekoa, irailaren 7an izango da, 12:00etatik 12:30era bitartean. Irailaren 14an, berriz, kriptotxanponaren erabilpenaren inguruko saioa izango da, 19:00etatik 19:30era bitartean; irailaren 21ean, 12:00etatik 12:30era, eduki interaktiboa sortzeko tresnarik onenak zeintzuk diren jakin ahal izango da, eta azkenik, irailaren 28an, bidaiei buruzko saioa eskainiko dute, 19:00etatik 19:30era bitartean, Kamerak munduan zehar, ezagutu etxetik mugitu gabe beste leku batzuk lelopean.

Saioetan interesa dutenek Youtube atariko KZguneatic kanalean ikusi ahal izango dituzte hitzaldi horiek. Sarrera librea izango da, eta edonork izango du saioak ikusteko aukera. Bestalde, Azkoitiko KZgunean irailean izango diren ikastaroak ere prest ditu erakundeak. Honako lotura honetan kontsulta daitezke horiek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide