Gobernuz Kanpoko Erakundeek eska ditzakete udal dirulaguntzak

Julene Frantzesena 2021ko abu. 19a, 14:00

Gizarte Ongizate Sailaren bidez, 60.000 euro bideratuko ditu garapen bidean diren herrialdeetako bizilagunen baldintzak hobetzeko programetara edota herritarrei herrialde horietako errealitatearekiko interesa pizteko ekintzak gauzatzeko ere eskatu ahal izango da laguntza. Irailaren 30a izango da eskaerak egiteko azken eguna.

Gobernuz Kanpoko Erakundeek dagoeneko eska ditzakete udal dirulaguntzak. Gizarte Ongizate Sailaren bidez, 60.000 euro bideratuko ditu garapen bidean diren herrialdeetako bizilagunen baldintza sozialak, ekonomikoak nahiz kulturalak hobetzen lagun dezaketen programatzen sustatzera. Horrez gain, herritarrei herrialde horietako errealitatearekikointeresa pizteko ekintzak gauzatzeko ere eska daiteke laguntza.

Dirulaguntza jaso ahal izateko, ezinbestekoa da eskatzailea legez araututa dagoen eta irabazi asmorik ez duen Gobernuz Kanpoko Erakundea izatea. Gainera, horrek Euskal Autonomia Erkidegoan edo Nafarroan egon beharko du erroldatuta, eta egoitza soziala, ordezkaritza edo administrazio egitura Azkoitian edo Urola bailaran izatea.

Eskaerak Azkoitiko Udalaren webguneko Tramiteak atalaren bidez egin daitezke, eta edozein zalantza argitzeko udaleko Gizarte Ongizate Sailera jo daiteke. Irailaren 30a izango da eskaerak egiteko azken eguna.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide