Zabalik da 3x3 Futbol Festan izena emateko epea

Julene Frantzesena 2021ko abu. 19a, 10:45
3x3 Futbol Festaren edizio bateko irudia.

Urriaren 30ean, 31n eta azaroaren 1ean izango da aurtengo edizioa, eta 5 eta 11 urte bitarteko haurrek parte hartu ahal izango dute. Dagoeneko eman daiteke izena Azkoitiko eta Azpeitiko lau saltokitan. Urriaren 10a izango da izena emateko azken eguna.

Zabalik da dagoeneko datorren urriaren 30ean, 31n eta azaroaren 1ean jokatuko den 3x3 Futbol Festan izena emateko epea. Azpeitia Cupek antolatzen duen egitasmoaren zazpigarren edizioa izango da aurtengoa, eta bertan 5 eta 11 urte (2009 eta 2016 artean jaiotakoak) bitarteko haurrek nahiz gaztetxoek parte hartu ahal izango dute.

Izena Azkoitiko Ñam-ñam gozoki dendan eta Plaza Berri Sport saltokian nahiz Azpeitiko Ufito arropa dendan eta Halcon bidaia agentzian eman ahal izango da, eta urriaren 10a izango da horretarako azken eguna. Azkoititik eta Azpeititik kanpoko taldeek Azpeitia Cup-en webguneko formularioa beteta eman beharko dute izena.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide