Atzera begira

2011ko Andramari bezpera, irudietan

Urtzi Oteiza 2021ko abu. 14a, 12:00

Aurten ere ez da festarik izango herrian, eta beraz, ez da izango Andramaixei hasiera emango dien eta plaza jendez betetzen den txupinazorik. Festen faltan, baina, duela hamar urteko andramaixetara egin du jauzi Maxixatzen.eus-ek: 2011ko Andramari bezperan Erlo Telebistak grabatutako irudiekin Atzera begira izeneko honako bideo hau egin du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide