Hainbat elizkizun izango dira Andramari bezperan eta egunean

Julene Frantzesena 2021ko abu. 11a, 12:05
Andramari bezperako 'Salbe' bateko irudia.

Andramari bezperan meza izango da 19:00etan, eta 20:00etan, berriz, Salbea abestuko dute parrokiako abesbatzak eta Iraurgi abesbatzak, Jose Luis Frantzesena organo-jotzaileak lagunduta. Andramari egunez, berriz, bi meza izango dira.

Aurten ere ez da andramaririk izango Azkoitian, baina urtez urteko usadioari jarraituz, hainbat elizkizun izango dira egun horietan. Andramari bezperan, zapatuan, 19:00etan meza izango da Andre Mariaren Jasokundearen parrokian, eta 20:00etan, berriz, Salbea abestuko dute parrokiako abesbatzak eta Iraurgi abesbatzak, Jose Luis Frantzesenaren organo doinupean.

Andramari egunez, berriz, bi meza izango dira, ohiko legez: lehena, 10:00etan, eta bigarrena, 11:00etan. Bi elizkizun horiek ere parrokian izango dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide