Mudejar artearen ibilbidea egin dute hainbat bisitarik Azkoitian

Anartz Izagirre 2021ko abu. 8a, 10:55
Mudejar artearen inguruan egin duten gaurko bisitako irudi bat. (Azkoitiko Udala)

Vicente Davila historialariak gidatu du saioa, eta hainbat pertsonak parte hartu dute mudejar artearen nondik norakoak ezagutzeko egin duten bisita gidatuan.

Iraurgi Berritzenen Turismo sailak antolatutako udako bisita gidatuek aurrera jarraitzen dute, eta gaur, igandea, Azpeitia, Loiola, Azkoitia: mudejar artearen ibilbidea deituriko bisita izan da Andre Mariaren Jasokundeko parrokiatik hasita, Vicente Davila historialariaren gidaritzapean. Hainbat herritarrek parte hartu dute gaurko bisitan, eta arte estilo horretaz gehiago jakiteko abagunea izan dute horiek.

Antolatzaileen arabera, euskal artearen berezitasun bat Loiola bailaran dago, arkitektura zibilean mudejar estiloko hainbat adibide baitaude. Azkoitia eta Azpeitia lotzen dituen bideari jarraiki, mudejar itxurako eraikuntzak ikus daitezke, Loiolako dorretxea barne.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide