Maxixatzenen Gida, herritarren eskura etxean eta sarean

Maxixatzen.eus 2021ko abu. 6a, 10:28

6.500 ale herriko etxe guztietako postontzietara banatzen hasi da Maxixatzen, eta sarean ere jarri du Gida. Herriko saltokien, tabernen, elkarteen, enpresen zein toki eta zerbitzu publikoen gaineko informazioa nahiz telefono interesgarriak aurki daitezke Maxixatzenen Gida berrian.

Maxixatzenek Gida berria kaleratu du, eta Azkoitiko etxe guztietara banatzen hasi da dagoeneko. Gida komertzialaren 6.500 ale herriko etxe guztietako postontzietara banatuko ditu Maxixatzenek, eta bertan aurkitu ahal izango dira herriko saltokien, tabernen, elkarteen, enpresen zein toki eta zerbitzu publikoen gaineko informazioa nahiz telefono interesgarriak.

Horrez gain, sarean ere jarri du Gida Maxixatzenek. Gida digitala erabilerraza eta zuzena da erabiltzaileentzat. Horrela, erabiltzaileak behar duen telefonora deitzeko edota helbide zehatza jakiteko aukera du hiru klik eginez. Era berean, eta mugikorretik begiratuz gero, saltokira zuzenean deitzeko aukera eskaintzen du. Gainera, kale izendegian ere bere tartea du Gidan parte hartu duen establezimendu bakoitzak, herritarrek are errazago aurki dezaten beharrezko informazioa.

Beraz, Maxixatzenen Gida paperean jasoko dute herritarrek etxean, eta formatu digitalekoa, berriz, honako lotura honetan dago ikusgai: https://maxixatzen.eus/gida.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide