Biondak jarri dituzte Aritzagako errepidean

Andoni Elduaien 2021ko abu. 4a, 14:01
Babes hesi metalikoak jarri dituzte errepide bazterrean. (Argazkia: udala)

Hesi metalikoak ezarri dituzte herriko gune horretako errepidearen segurtasuna hobetzeko.

Izarraitz auzoan dagoen Aritzaga baserrira doan bideko hainbat gunetan babes hesi metalikoak edo biondak jarri ditu udalak. Uztailaren 23an Aritzagarako bidea itxita egon zen hesiak jartzeko lanak tarteko.

Azkoitiko Udalak adierazi duenez, hesi metalikoak jarri dituzte errepideko hiru tartetan, segurtasuna hobetzeko helburuarekin. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide