Igandeko bisita gidatuan mudejar artearen ibilbidea ezagutzeko aukera izango da

Andoni Elduaien 2021ko abu. 3a, 15:56
Floreaga jauregia. (turismovasco.com)

10:00etan hasiko dute ibilbidea eliz atarian. Bisita gidatuan parte hartzeko nahitaezkoa izango da aurrez izena ematea. 

Datorren igandean, abuztuak 8, bisita gidatua egiteko parada izango da Azkoitian, Iraurgi Berritzenen eskutik. 'Azpeitia, Loiola, Azkoitia: mudejar artearen ibilbidea' goiburupean egingo dute bisita, eta parte hartu nahi dutenek 10:00etan dute hitzordua, Andre Maria Jasokundeko parrokiaren parean.

Bisita doakoa da, baina beharrezkoa da aurrez izena ematea bailarako turismo bulegoaren 943-15 18 78 telefonora deituta edo i-loiola@urolaturismo.eus e-postara idatzita. Bisitak hiru orduko iraupena izango du, eta bidean atsedena egiteko aukera izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.

Mudejar artearen ibilbidea

Euskal artearen berezitasun bat Loiola bailaran dago, arkitektura zibilean mudejar estiloko hainbat adibide daudelako. Azkoitia eta Azpeitia lotzen dituen bideari jarraiki, mudejar itxurako eraikuntzak ikus daitezke, Loiolako dorretxea barne. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide