Maxixatzenen zozketak

Pako Aranguren, uztaileko Zakelmariren irabazlea

Maxixatzen.eus 2021ko abu. 11a, 08:45

Uztaileko Maxixatzen aldizkarian Zakelmari non ezkutatuta zegoen asmatu behar zen: 33. orrialdean zegoen ezkutatuta.

Lehiaketan parte hartu duten Maxixatzeneko bazkideen artean zozketa egin ondoren, irabazlea Pako Aranguren bazkidea izan da, eta haren izenean Garazi Legarda-ereñok jaso du saria, Ogi Berri okindegiaren zortzi lagunentzako tarta.

Datorren hilean, Herrixen elkartearen 50 euroko txekea zozkatuko du Maxixatzenek Zakelmari aurkitzen dutenen artean. Bidali erantzuna irailaren 10a baino lehen, Kultur Etxeko postontzira edo maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide