Dagoeneko eska daitezke Jan Vermaire organo jotzailearen kontzerturako gonbidapenak

Andoni Elduaien 2021ko uzt. 28a, 11:05

Kontzertuaz gozatu nahi dutenek aurrez eman dezakete izena udaleko Kultura sailaren telefonora deitu edo e-postara idatzi beharko da. Sarrera doakoa da.

82. Musika Hamabostaldiak antolatutako organo zikloaren baitan, Jan Vermeire musikari belgikarrak kontzertua emango du Azkoitian, hain zuzen ere Andre Mariaren Jasokundeko parrokian. Belgikarraren emanaldia abuztuaren 5ean izango da, 20:00etan.

Udalak jakinarazi du, Vermaireren kontzertua zuzenean jarraitzeko gonbidapenak gaurtik aurrera udaleko Kultura sailean eska daitezkeela. Gonbidapenak eskatzeko, Kultura saileko 943-85 71 70 telefono zenbakira deitu edota kultu@azkoitia.eus e-postara idatzi beharko da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide