Masters Caixabank txapelketako pilota partidak jokatuko dituzte abuztuaren 15ean, Gurea pilotalekuan

Andoni Elduaien 2021ko uzt. 27a, 08:11
Altuna eta Peña izango dira protagonistak aurreko koadroetan. (Argazkia: Aspe)

Andre Maria egunean eskuzko profesionalen bi pilota partida izango dira Azkoitian. Arratsaldeko bigarren neurketan Masters Caixabank txapelketako neurketak jokatuko dituzte.

Abuztuaren 15ean, Andre Maria egunean, Masters Caixabank txapelketako pilota partidak izango dira Azkoitiko Gurea pilotalekuan. 17:00etan hasiko dira partidak, eta ETB1ek zuzenean eskainiko du Azkoitiko jaialdia.

Promozio mailako partidan, Dario-Erostarbe eta Zubizarreta III-Uriondo bikoteak elkarren aurka lehiatuko dira. Masters Caixabank txapelketako partidan, berriz, Altuna III-Aranguren eta Peña II-Rezusta bikoteek elkarren aurkako neurtuko dituzte indarrak kantxan. 

Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko, eta online hasi dira saltzen honako lotura honetan, 20 eurotik hasita. Erreboteko eta bigarren solairuko sarrerak 20 euroan ari dira saltzen, eta kantxakoak 35 euroan. COVID-19ak eragindako pandemia dela eta, Gurea pilotalekuko edukiera mugatuta egongo da eta osasun nahiz segurtasun neurriak bete beharko dira. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide