Gurutzeagako lursailengatik konpentsazioa jasotzeko hitzarmena sinatzea bozkatuko du bihar udalbatzarrak

Anartz Izagirre 2021ko uzt. 20a, 15:35
Azkoitiko udaletxea.

Ezohiko udalbatzarra izango da bihar, asteazkena, eta puntu bakarra landuko dute bertan, 19:00etan hasita.

Azkoitiko Udalak ezohiko udalbatzarra egingo du bihar, asteazkena, pleno aretoan, 19:00etan hasita. Gurutzeagako lursail batzuengatik konpentsazio ekonomikoa jasotzea dagokio udalari, eta jabetza eskuz aldatzen joan denez, konpentsazio hori jaso ahal izateko eta jabe berriak zor hor bere gain hartuko duela egiaztatzeko, hitzarmena sinatu behar da. Puntu hori bozkatuko dute bihar udal hautetsiek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide