Zein da 'zirtzille' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2021ko abu. 13a, 08:45

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'xurre' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan 'zirtzille' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Zirtzille hitza erabiltzen da Azkoitiko hizkeran pertsona bat bizia edota askotan pikaroa dela esateko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Ixabel betittik izen da zirtzill xamarra".
  • Euskara batuan: "Ixabel betidanik izan da pertsona bizia".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide