Igandean bisita gidatua eskainiko dute herrian

Vicente Davilak zuzenduko du igandean bi ordu inguru iraungo duen bisitaldia. Aurrez izena ematea nahitaezkoa da bisita gidatuan parte hartu ahal izateko.

Datorren igandean, uztailak 25ean, bisita gidatua egiteko parada izango da Azkoitian, Iraurgi Berritzenen eskutik. 'Azkoitiko San Martin eta Baldako Santa Maria, Gipuzkoako hiribildu baten oinarriak' goiburupean egingo dute bidita, eta parte hartu nahi dutenek 11:00etan dute hitzordua, Andre Maria Jasokundeko parrokiaren parean.

Bisita doakoa da, baina beharrezkoa da aurrez izena ematea bailarako turismo bulegoaren 943-15 18 78 telefonora deituta edo i-loiola@urolaturismo.eus e-postara idatzita. Bisitak bi orduko iraupena izango du, eta Vicente Davilak gidatuko du.

Gipuzkoako hiribildu baten oinarriak

Erdi Aroko lehen mendeak ziurgabetasun garaiak izan ziren Euskal Herrian. Garai hartako aparteko lekukoak dira Azkoitiko San Martin ermitan aurkitutako aztarna arkeologikoak eta Baldako Santa Maria parrokia zaharra, Gipuzkoako hiribildu baten oinarriak eta horiexek bisitatzeko aukera izango da herrian, igandean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide