Hezitzaileen lan poltsa osatzeko prozesua jarri du abian Urola Erdiko Mankomunitateak

Julene Frantzesena 2021ko uzt. 19a, 11:34

Eskaerak egiteko epea deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean zabalduko dute, eta hamar eguneko epea izango da horretarako. Eskaerak Urola Erdiko Mankomunitateko erregistro orokorrean aurkeztu behar dira.

Hezitzaileen lan poltsa osatzeko prozesua jarri du martxan Urola Erdiko Mankomunitateak. Eskaerak egiteko epea deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean zabalduko dute –ez dute zehaztu eguna–, eta iragarkia argitaratu osteko egunetik hasita, hamar eguneko epea izango da horretarako. Eskaerak Urola Erdiko Mankomunitateko erregistro orokorrean aurkeztu behar dira.

Mankomunitateak 2015ean onartu zuen hezitzaileen programa, eta ordutik hainbat zereginetan aritu izan dira horiek. Besteak beste, ikuskapen zerbitzua egitea, alegia, hondakinen inguruko araudia zaindu eta arau-hausleak identifikatzea; konpostaje zerbitzuaren jarraipen lanak egitea, zerga eta tasen kobrantza edota garbiguneen kudeaketa hobetzea.

Azpeitiko Udalak argitaratu du dagoeneko lan poltsarako eskaerak egiteko bete beharreko baldintzen zerrenda, eta herritarren eskura daude eskaera orriak ere. Honako lotura honetan daude ikusgai horiek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide