Dantzaz eta musikaz girotu du igande arratsaldea Sahatsak

Maialen Etxaniz 2021ko uzt. 18a, 21:24

Sahatsa dantza taldeak emanaldia eskaini du gaur Azkoitiko plazan. Ikuskizuna 20:00etan hasi da, eta jende ugari bertaratu da emanaldiaz gozatzera. Koreografia tradizionalak nahiz berriak eta euskal abesti ezagunak eskaini dituzte Sahatsako dantzari eta musikariek, igande arratsaldea girotuz.  

Azkoitiko Udalak uztailerako antolatutako kultur agendaren barruan, Sahatsa dantza taldeko kideek emanaldia eskaini dute gaur, igandea, plazan. Emanaldia 20:00etan hasi da, eta ordurako jende ugari zegoen plazan, ikuskizunaz gozatzeko zain. Sahatsako kideek esan dute haientzat pozgarria dela berriro plazetara itzultzea, denbora luzez emanaldirik eskaini gabe egon baitira pandemia tarteko. Musika eta dantza uztartzen dituen ordubete inguruko ikuskizuna eskaini dute gaurkoan, euskal dantza tradizionalez nahiz koreografia berriez osatutakoa, eta gogotik gozatu dute plazara bertaratu diren herritarrek. 

Datorren ostiralean jarraituko dute Azkoitiko Udalak uztailerako antolatutako kultur ekintzek, Biren taldearen musika emanaldiarekin. Hona hemen datozen egunetan izango diren hitzorduak:

  • Uztailaren 23a, ostirala: Biren taldearen musika emanaldia, Balda plazan, 20:00etan.
  • Uztailaren 24a, zapatua: Terra Willy: planeta ezezaguna (haurrentzat, 19:30ean) eta Las aventuras del Doctor Dolittle (familientzat, 22:00etan) filmak, Oteiza frontoietan.
  • Uztailaren 25a, igandea: 11:00etan hasita, Udal Musika Bandaren kalejira, plazaz plaza. 19:30ean, Balda plazan, Gazteen Dantza Suelto Txapelketa.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide