1.668 positibo baieztatu dituzte Hego Euskal Herrian

Aritz Mutiozabal 2021ko uzt. 17a, 14:19

Goraka jarraitzen du kutsatu kopuruak: 128 kasu atzeman dituzte Araban, 481 Bizkaian, 421 Gipuzkoan, 491 Nafarroan. Gainera, bizitokia lurralde horietatik kanpo duten 147 lagunek ere eman dute positibo azken orduetan.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Nafarroako Osasunbideak argitaratutako datuen arabera, 1.668 positibo atzeman zituzten atzo Hego Euskal Herrian. Beste astebetez, goraka jarraitzen du positiboen kopuruak; izan ere, duela astebete baino 572 kasu gehiago baieztatu baieztatu dituzte oraingoan, hain zuzen ere.

Lurraldez lurraldeko datuei erreparatuz gero, 128 kasu zenbatu zituzten atzo Araban; 481 Bizkaian, 421 Gipuzkoan; 491 Nafarroan; eta 147 lurralde horietatik kanpo. Guztira, 16.893 proba egin zituzten lau lurraldeetan, eta beraz, %10,4koa da positibotasun tasa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; eta %14,3 Nafarroan.

Osakidetzak emandako datuen arabera, 45  pertsona ospitaleratu zituzten atzo COVID-19aren eraginez Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zentroetan, eta 31 pertsona daude une honetan lurralde horietako ZIUetan. Bestalde, hamalau pertsona ospitaleratu zituzten atzo Nafarroako erietxeetan; horietako bat ZIUn. Gaur-gaurkoz, 50 pertsona daude ospitaleratuta Nafarroan, horietatik hamabi ZIUetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide