Martxan dira Abaraxka aterpetxeko udalekuak

Julene Frantzesena 2021ko uzt. 17a, 09:00

12 eta 13 urteko hainbat gaztetxo ari dira Foru Aldundiak antolatutako udalekuetan parte hartzen. Atzo hasi zen lehen txanda, eta astebetekoa izango da. Datorren ostiralean hasiko da bigarren txanda.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren udalekuak martxan dira Abaraxka aterpetxean. Atzo, ostirala, hasi zen lehenengo txanda: 12 eta 13 urteko hainbat gaztetxo ari dira astebeteko egonaldiaz gozatzen.

Egunotan hainbat ekintza egingo dituzte elkar ezagutzeko eta Azkoitia eta inguruak ezagutzeko; atzo gauean, adibidez, kode jolasa egin zuten herrian.

Bigarren txanda hurrengo ostiralean hasiko da, eta 12 eta 13 urte arteko beste hainbat ume izango dira astebetez Abaraxkako udalekuetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide