Urrategiko Amaren eguna ospatzeko bi meza egin dituzte goizean

Julen Otaegi Leonet 2021ko uzt. 11a, 12:30

Gaur goizean Urrategiko Amaren eguna ospatzeko bi meza egin dituzte auzoko ermitan. Arratsaldean, agurra egingo diote Ama Birjinari Andre Mariaren Jasokundeko parroki elizan.

Aurten bigarrenez, ez da izan Urrategi auzoko jairik. Gaur goizean, ordea, Urrategiko Amaren eguna ospatzeko pare bat meza egin dituzte, 09:00etan eta 11:00etan, Urrategiko ermitan. Hainbat lagun bildu dira ermitaren bueltan; autoek ermita atzeko belardia bete dute osorik. Arratsaldean, berriz, Andre Mariaren Jasokundeko parroki elizan agurra egingo diote Ama Birjinari, 19:30ean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide