Ponpa tailerraz gozatu dute umeek Balda plazan

Julen Otaegi Leonet 2021ko uzt. 10a, 21:13

Ponpa tailerra egin dute arratsalde honetan Balda plazan. Hainbat eta hainbat ume animatu dira bertan parte hartzera, eta tarte ederra pasatu dute. 22:00etan Pomper ekitaldia ere izango da Balda plazan.

Azkoitiko Udalak kultur programazio berezia antolatu du uztailean zeharrerako, eta gaur, ostirala, ponpa tailerra eskaini die umeei. Arratsaldean bildu dira Balda plazan, eta txandaz txanda xaboizko burbuilak egin dituzte umeek. Hainbat umek parte hartu dute bertan, eta zerrenda luzeak egin dituzte ponpak egiteko asmoz. Burbuila txikitatik hasi dira egiten, eta ondoren, erraldoiak egiten amaitu dute. Gaur 22:00etan ere beste ekitaldi bat izango dute Balda plazan, Pomper ikuskizuna. Xaboizko burbuila erraldoiez jositako ekitaldia izango da gaur gauekoa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide