Murchanteko hilketa matxista salatu dute plazan

Mailo Oiarzabal 2021ko uzt. 8a, 19:56
Gaurko elkarretaratzea. (Andoni Elduaien)

Sosteniperen deialdiarekin bat egin du herritar talde batek, Emakumeok aske eta bizirik! leloa zuen pankartaren bueltan.

Emakmeak aske eta bizirik nahi dituztela aldarrikatu dute hainbat azkoitiarrek gaur arratsaldean herriko plazan. Atzo Murchanten (Nafarroan) hil zuten emakumea gogoan eta haren hilketa salatzeko elkarretaratzea egin dute bertan, Sostenipe talde feministak deituta, Emakumeok aske eta bizirik! leloa zuen pankartaren bueltan.

Euskal Herrian urtea hasi zenetik hil duten laugarren emakumea da Murchantekoa. Duela gutxi jakin denez, Donostian atxilotu dute arratsaldean haren ustezko hiltzailea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide